XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Agur
Maletiña artu, ta ixilik eta ikaraturik, badoa bere etxerantz Bildots jauna.
Etorri ez da bakarrik etorri baiña, bakar bakarrik doa orain.
Kanpoan oso otz dago eta illun.
Deika dabilko telebisiñoa Bildots jaunari.
Etorri ta udabarritu zaitez
Baiña Bildots jaunak ez deutso jaramonik egiten, ta aurrera doa ostopoka, ez dau ezer ikusten eta; aurrera doa neguaren sabelean.
Fulboleko partidua amaitu da ta, pelikula bat ikustera doaz otsokumeak.
Otsoaita ta otsoama ere orain otsokumeen ondoan dagoz, afaltzen, azur otsean.
Telebisiñoko otsoak, ostera, bazkaltzen dagoz.
Badator, badator udabarri pozgarria....
Adarrik adar, saltuka eta kantuka, kardantxilloak.
Erle ta mitxeletak basolora koloretsuen artean balet lilluragarri bat dantzatzen.
Untzorriz apainduriko aretxen gerizpetan bazkaltzen otso batzuk, eta TXIRODOL edaten.